NOR GARA?
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

“If you talk to a man in a language he understands, that goes to his head.

If you talk to him in his language that goes to his heart”.

N. Mandela

GURE FILOSOFIA

Bizitza honetan garrantzitsuak diren gauza guzietan bezala, kasualitatez hasi ginen hizkuntzaren munduan. Ia nahi izan gabe, leku batetik bertzera joanda, bertze herrialde eta kultura batzuk deskubrituz, mundu osoko jendea ezagutuz eta poliki-poliki ohartzen hasi ginen pertsonei beren hizkuntzan solastatzea ez zela bakarrik komunikatzea, beren munduaren eta zure munduaren arteko zubi bat eraikitzea ere bazela; eta horixe da inoiz inork egiten ahal duen bidaiarik hoberena.

Horretaz konbentziturik gaudenez, Acorn Quality Language Learning osatzen dugun giza talde honek zure ikaskuntzarekin hartzen dugu konpromisoa, hizkuntzak ikasteari utz diezaiozun eta has zaitezen hizkuntzak modu naturalean bizitzen, gu lanean aritzen garen pasio berarekin.

GURE ESKOLA

Acorn Quality Language Learning Lesakan dago, eta ezkur ttikiaren espiritu berarekin hazi da, haritz dotore bihurtu arte. 2011n ireki dizkio ateak hizkuntzen munduari, helburu bakarra izanda: beren hizkuntza ez den batean komunikatzen ikasi nahi duten edo horretan hobetu nahi duten pertsonei beren hizkuntza-hazkuntzan laguntzea.

Horretarako , Acorn Quality Language Learningen, gela argitsu eta modernoak ditugu, hainbat baliabiderekin, hala nola material interaktiboa, Campus Birtuala, mediateka, internetera doan sartzeko aukera eta liburuen mailegu-zerbitzua gure ikasleentzat.

BERDINTASUNAREN ANIZTASUNEAN SINESTEN DUGU…

Horregatik, gure espazioak prestatuta daude mugikortasun urria duten pertsonentzat.

GARDENAK GARA…

Zuen lasaitasunerako eta edozein unetan zehatz-mehatz zer gertatzen ari den jakin dezazun, araudi britainiarrari jarraituz, gure ikasgela guzietan, atean, badago kristalezko atal bat, gelen barrenaldea ikusi ahal izateko.

INGURUMENA ZAINTZEN DUGU…

Ingurumena zaintzea gu guziok zaintzea denez, Enpresa Ttiki eta Ertainen araudia betetzen dugu Acorn Quality Languagen, gure jarduerak ingurumenean duen eragina ttikituz, produktu birziklatuak erabiliz eta guk erabilitakoak birziklatuz, denok merezi dugun natura-ingurumenaz gozatu ahal izateko.

GURE METODOA:

Acorn Quality Language Learningen, pertsonalizazioa da gure lanaren gakoa. Horixe da gure filosofiaren muina. Badakigu pertsona bakoitzak baduela bere estilo kognitibo propioa eta horrek esan nahi du badirela ikasteko estilo desberdinak, ikaskuntza-estrategia espezifikoak eskatzen dituztenak. Hori dela-eta, Acornen garrantzi handia ematen diogu Learning how to learn (LHTL) prozesuari; horri esker, hizkuntza bat modu naturalean ikasi ahal izango da; izan ere, prozesu hori pertsona bakoitzarena berarena esklusiboa da.

 

Acorn Quality Language Learningen, gure langileen artean, sorterriko irakasleen talde bat dugu, esperientzia handikoa eta beren hizkuntza atzerriko hizkuntza gisa irakasteko prestatua; talde horrek ikasleari laguntzen dio bere ikaskuntza-estrategia propioak aurkitzen, metodologia erabat komunikatibo baten bidez eta learning how to learn gunetzat hartuta; gure metodologiak gure ikasleetako bakoitzaren gaitasun komunikatiboak garatzea du ardatz, eta, horri guziari esker, gramatika-egiturak modu naturalean eta testuinguru baten barruan kokatuta barneratu ahal izanen dira.

Bertze alde batetik, gure Campus Birtualaren bidez, aukera ematen dizugu eskolan bertan egiten duzun ikastaroa doan osatzeko; Campus horretan, eduki gehigarriz osatutako mundu birtual bat aurkituko duzu, zauden tokian zaudela zure ikaskuntzarekin segitu ahal izateko.

Zer eskaintzen dizugu?

  • IKASTAROAK: ingelesa, frantsesa, alemana, euskara, txinera eta gaztelania atzerriko hizkuntza gisa.
  • ENPRESENTZAKO IKASTAROAK, gure eskolan edo beren instalazioetan.
  • NEGOZIOEN MUNDURAKO INGELESA
  • AZTERKETA OFIZIALETARAKO PRESTAKUNTZA
  • ESKOLA PRIBATUAK (1 to 1)
  • MINTZAPRAKTIKA-IKASTAROA
  • HAURRENTZAKO IKASTAROAK
  • GAZTETXOENTZAKO IKASTAROAK
  • HIZKUNTZAK ATZERRIAN IKASTEKO EGONALDIAK PRESTATZEA EDO HORREN INGURUAN AHOLKUA EMATEA
  • ITZULPEN-ZERBITZUA

ETA EZ AHANTZI…

Nahiz eta arrazoiren batengatik eskola bat galdu, zure ikastaroko erritmoari segitu ahal izanen diozu gure Campus Birtualari esker. Zure erabiltzaile-izenaren eta pasahitzaren bidez, Campus Birtualean sartu ahal izanen zara. Eskoletan saio bakoitzean landutako aktibitate guziak aurkituko dituzu han, baita hurrengo saiorako egin beharreko lanak, multimedia-edukiak eta zalantzak plazaratu eta argitzeko foroa ere; hala, edozein tokitan zaudela, aitzinera egiteko aukera izanen duzu.