ZERGATIK AUKERATU ACORN QUALITY LANGUAGE LEARNING?
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zuk ematen diozu zentzua gure lanari

Izan ere, Zuri zure proiektua betetzen laguntzea da gure proiektua, helburu jakin batzuk lortzeko hizkuntza batean hobetzea dela, hizkuntza berri bat ikasteko erronka hartzea dela, nahiz atzerrira joanda abentura bat hastea dela.

Acorn Quality Language Learningen, testuinguruan ongi kokatutako ikastaro dinamikoak proposatzeaz gain, zentrora ailegatu bezain laster, ikasten ari zaren hizkuntzan murgiltzen zara. Izan ere, hizkuntza-eskola bat baino gehiago izateko asmoarekin sortu da Acorn; Hizkuntza-Zentro bat izan nahi du, hizkuntzak jakitea eta erabiltzea sustatzeko asmoa duen komunitate bat, ikasten ari garen hizkuntzarekin lotutako gai sozial eta akademikoen berri emanen dizun toki bat. Acornen, aukera eman nahi dizugu betiko jendearekin bertze hizkuntza batean komunikatzeko eta zure herrikideen bertze ikuspegi bat ezagutzeko, baita gure jardueretan parte hartzeko eta zureak proposatzeko aukera ere.

Konpromisoa hartu dugu

Acorn Quality Language Learningen, zurekin hartzen dugu konpromisoa. Eta, horregatik, hain zuzen, ingurumenarekin hartu dugu konpromisoa; Enpresa Ttiki eta Ertainen iraunkortasun-araudia betetzen dugu, gure jarduerak ingurumenean duen eragina ttikituz, produktu birziklatuak erabiliz eta guk erabilitakoak birziklatuz, denok merezi dugun natura-ingurumenaz gozatu ahal izateko.

Halaber, gure eguneroko errealitatean gertatzen ari diren aldaketez ohartuta gaude, eta, horregatik, Teknologia Berriekin hartu dugu konpromisoa, eta gure ikasgeletan sartu ditugu: arbel interaktiboa, material digitala, e-bookak, ikus-entzunezko materiala, Campus Birtuala, gizarte-sareak… Izan ere, gure nahia da zure eskolei ahalik eta etekinik handiena atera diezaiezun, ikasten duzun guziak zuretzat zentzu bat izan dezala, sarean erabilgarri dagoen informazioa eskuratu ahal izan dezazun, baita giza komunitate baten parte izan zaitezen ere.

Baina, batez ere, zure ikaskuntzarekin hartuko dugu konpromisoa, eta malgutasunez jokatuko dugu, zure beharretara egokitzeko. Zure adina edo egoera edozein dela ere, etorri zure ideia, proiektu, zalantza eta beharrekin, eta zurekin lan eginen dugu, talde-lanean, horiek denak martxan jartzeko metodo egokiena aurki dezazun.

Zure LEARNING HOW TO LEARN da gure metodoa

Pertsonalizazioa arreta pertsonalizatutik haratago joaten delakoz, horixe da gure filosofiaren muina: ongi dakigu pertsona bakoitzak modu jakin batean ikasten duela bere estilo kognitiboaren arabera, eta egunerokoan estilo hori modu naturalean erabiltzen duela ikaskuntza-estrategia espezifikoak oharkabean aplikatuz. Hori dela-eta, Acornen, garrantzi handia ematen diogu Learning how to learn (LHTL) prozesuari; horri esker, hizkuntza bat modu naturalean ikasi ahal izango duzu, hori pertsona bakoitzarena berarena esklusiboa delakoz.