Alemana Helduentzat
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

ESTANDARRA

Alemanezko ikastaro estandarra alemana ikasten hasten diren heldu eta irakaskuntza-profesional guzientzat diseinatuta dago, baita beren mailari eutsi edo hura hobetu nahi dutenentzat ere.

Gure metodologiak gaitasun komunikatiboak garatzea du ardatz, eta, horri esker, gramatika-egiturak testuinguruan kokatuta barneratu ahal izanen dira.

Nola lortzen dugu?

  • Maila-testa dohainik, eta horren emaitzetatik abiatuta aholkularitza akademiko pertsonalizatua hasiera-hasieratik.
  • Sorterriko irakasle-taldea, tituludunak eta alemana atzerriko hizkuntza gisa irakasten esperientzia handia dutenak.
  • Parte hartzea sustatzen duten eskola dinamikoak, talde ttikitan, non, gramatikaz gain, ahozko etorria bereziki hobetuko duzun.
  • Irakasleek etengabeko ebaluazioa eta feedbacka egiten dute, ebaluazio-testaren bidez.
  • Gaur egungo gaiekin lotutako aktibitateak, alemana testuinguruan kokatuta erabiltzeko.
  • Mediateka bat, kontsultak egiteko edo material osagarria etxera eramateko.
  • Campus birtualera dohainik sartzeko aukera; han, eskoletan egindako lana osatu ahal izanen duzu, ezagutzak partekatu, multimedia materiala erabili eta edozein tokitan zaudela aitzinera egin.

 

Ikastaroaren ezaugarriak

 

IKASTAROAREN IRAUPENA:

Irailetik ekainera. (Badago aukera edozein unetan hasteko, maila-testa eginez)

MAIZTASUNA:

Astean 2 ordu, bi egunean behin (astelehena/asteazkena edo asteartea/ortzeguna) edo 2 orduko saio bakarra ortziraletan edo larunbatetan.

ORDUTEGIAK:

9etatik 22etara astelehenetik ortziralera. 9etatik 14etara larunbatetan.

IKASLE KOPURUA GELA BAKOITZEAN

Gehienez ere 9 ikasle.

MAILAK:

Maila guziak, Europako Erreferentzia Markoaren arabera.

Ikus mailen taula

GUTTIENEKO ADINA:

17 urte.

PREZIOAK:

Aurrekontu pertsonalizatu batetarako, jar zaitez gurekin harremanetan mesedez.

CALENDARIO ESCOLAR:

Consulta aquí el calendario escolar 2014-2015

Eska ezazu informazio gehiago.

Posta: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

1 TO 1

Acorn Quality Language Learningen ohartzen gara pertsona bakoitzak bere ikasteko modua duela edo bere egoera berezia duela, bai normalean (ordutegi zailak, helburu pertsonalak…) bai une jakinetan (proiektu bat aurkeztea, azterketa bat gainditzea, elkarrizketa bat egitea…).

Horregatik, Acorn Quality Language Learningen, erabat neurrira egindako ikastaroak diseinatzen ditugu, programa zeharo pertsonalizatua behar duten pertsona guzientzat. Zuk aukeratzen dituzu ikastaroaren iraupena, maiztasuna, lortu beharreko helburuak, eta guk plan estrategiko bat eginen dugu, zuk zehaztu duzun denbora-epean helburuak lor ditzazun.

Nola lortzen dugu?

  • Helburuak elkarrekin zehaztuko ditugu. Ikaslearen proiektua elkarrekin eginen dugu, beraren helburuak eta duen denbora aintzat hartuta.
  • Maila-testa dohainik, eta horren emaitzetatik abiatuta aholkularitza akademiko pertsonalizatua hasiera-hasieratik.
  • Sorterriko irakasle-taldea, tituludunak eta esperientzia handia dutenak.
  • Ordutegi-malgutasuna, 24 ordu lehenago eskolak bertan behera uzteko eta berreskuratzeko aukerarekin.
  • Eskola dinamikoak, ikasleak berak aipatutako alderdiak edo gure irakaskuntza-taldeak antzemandakoak hobetzeko helburua duten jarduerekin.
  • Pertsona bakoitzaren helburu espezifikoaren araberako jarduerak eta eskola-materiala.
  • Eskolak zure etxean bertan edo gure instalazioetan emateko aukera.
  • Mediateka bat, kontsultak egiteko edo material osagarria etxera eramateko.
  • Campus birtualera dohainik sartzeko aukera; han, eskoletan landutakoa osatu ahal izanen duzu, ezagutzak sakondu eta partekatu, multimedia materiala erabili eta edozein tokitan zaudela aitzinera egin.

Ikastaroaren ezaugarriak

 

IKASTAROAREN IRAUPENA:

Ikasleak zehazten duena.

MAIZTASUNA:

Astean ordubetetik hasita.

ORDUTEGIAK:

9etatik 22etara astelehenetik ortziralera. 9etatik 14etara larunbatetan.

MAILAK:

Maila guziak, Europako Erreferentzia Markoaren arabera.

Ikus mailen taula

GUTTIENEKO ADINA:

Adin guziak.

PREZIOAK:

Aurrekontu pertsonalizatu batetarako, jar zaitez gurekin harremanetan mesedez.

Eska ezazu informazio gehiago

Posta: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu