HAURRENTZAKO IKASTAROAK
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

4-10 URTE

Hizkuntza bat ikasten hasi baino lehen, horretan mintzatzen ikasten dugu. Modu naturalean, haurrak hizkuntza baten eraginpean daude, solasean ikasi baino hagitzez lehenago. Horri esker, une jakin batean, ahozko adierazpena hasten da. Haur-garapenaren Psikologiaren oinarriei segituz, Acorn Quality Language Learningen, ingurune egokia sortzen dugu, haurrak lehen egunetik ingelesaren eraginpean egon daitezen, ez bakarrik gelan, baita gelakideekiko eta eskolako taldearekiko komunikazioan ere.

 

Bizitzan, ttikitan ikasten dira gauzarik garrantzitsuenak, jostetaren bidez. Horregatik, Acorn Quality Language Learningen uste dugu haurren ezaugarrietara eta ingurunearekin harremanak izateko modura egokitzea dela metodorik hoberena. Hala, hainbat jarduera sortzen ditugu, hala nola jostetak, rol-jokoak, sukaldaritza- eta eskulan-lantegia, eta, horietan, haurrak erabiliz barneratzen du hizkuntza, eta, era berean, taldearekin lankidetzan, bertze hainbat gaitasun garatzen ditu: enpatia, partekatzea, elkartasuna, eta gelakideen bidez ikastea.

 

Helduak gure haurren eredu gara; horregatik, gurasoen laguntza ikaragarri garrantzitsua da ikaskuntza-prozesuan, beren lorpenak modu positiboan indartuz eta porrot egiten dutelarik motibatuz. Hori dela-eta, Acornen animatzen zaituztegu abentura honetan parte hartzera; gure ateak irekitzen dizkizuegu neska-mutikoek nola ikasten duten ikus dezazuen, eta, etxean zaretela, motiba itzazue ikasitakoa erabiltzera; elkarrekin praktikatzen ahal duzue, filmak eta edo marrazki bizidunak ingelesez ikusten edo ingelesezko musika aditzen.

Pasatu haiekin josteta-tartetxo dibertigarri bat ingelesez!!!

HAURRENTZAKO INGELES-IKASTAROA

  • Aholkularitza akademiko pertsonalizatua hasiera-hasieratik.
  • Sorterriko irakasle-taldea, tituludunak, ingelesa irakasten esperientzia handia dutenak eta haur-hezkuntzan konprometituta daudenak.
  • Parte hartzea sustatzen duten eskola ludikoak, talde ttikitan, adin eta maila berekoak.
  • Irakasleek etengabeko ebaluazioa eta feedbacka egiten dute, ebaluazio-testaren bidez.
  • Talde bakoitzaren adin eta interesetara egokitutako jarduerak; horiei esker, gramatika modu naturalean eskuratzen da; ahozko jarioa eta komunikazio-trebetasunak dira ikastaroaren gune nagusiak.
  • Sukaldaritza- eta eskulan-lantegiak, solastuz ikasteko.
  • Mediateka bat, kontsultak egiteko edo material osagarria etxera eramateko.

Ikastaroaren ezaugarriak

IKASTAROAREN IRAUPENA:

Irailetik ekainera. (Badago aukera edozein unetan hasteko, maila-testa eginez)

MAIZTASUNA:

Astean ordu bat, saio bakarrean.

ORDUTEGIAK:

15.00etatik 18.30era astelehenetik ortziralera.

IKASLE KOPURUA GELA BAKOITZEAN:

Gehienez ere 9 ikasle.

MAILAK:

MAILAK: Maila guziak, Europako Erreferentzia Markoaren arabera.

ADINA:

4 urtetik 10 urte bitartera.

PREZIOAK:

Aurrekontu pertsonalizatu batetarako, jar zaitez gurekin harremanetan mesedez.

ESKOLA-EGUTEGIA:

Kontsultatu hemen 2014-2015 ikasturteko eskola-egutegia

 

ENGLISH SUMMER CAMP

UDA HONETAN, DIBERTITU ZAITEZ GUREKIN

Acornen, aukera dibertigarri bat proposatu nahi dizugu zure seme-alabek udan ingelesa ikasten segi dezaten. Gure Summer Camp proiektua oso-osoan prestatuta dago haurrek bere ingelesa hobetzen segi dezaten, modu natural eta progresiboan. Gure programan, egunero, bi eskola-ordu eginen dituzte, eta, gainerako denboran, josteta-jardueretan ibiliko dira, eskoletan barneratutako gramatika-egitura eta -kontzeptuak praktikan jartzen; halaber, gizarte-bizitzarako garrantzitsuak diren balioak sustatuko dira, hala nola, laguntasuna, talde-lana, elkartasuna eta dibertsitatearekiko errespetua.

Talde gazte, dinamiko eta ingelesdunak (sorterrikoa) zuzentzen eta koordinatzen du ikastaroa; gainera, esperientzia luzea du haurrei eta gazteei ingelesa irakasten. Talde horren ardura izanen da eduki teorikoak lantzea, gure metodo komunikatiboari segituz, baita gainerako jarduerak kudeatzea ere.

Ikastaroaren ezaugarriak

IKASTAROAREN IRAUPENA:

Badago aukera bi asterako nahiz hilabete osorako izena emateko.

MAIZTASUNA:

Ingelesezko 2 eskola-ordu, metodo komunikatiboa erabiliz, eta bertze 2 ordu, jarduera osagarrietarako.

ORDUTEGIAK:

9.30etik 13.30era

NOIZ IZANEN DA?:

2014/06/30tik 2014/07/31ra

PROGRAMAKO JARDUERAK

Txangoa mendira (ingurunearekin lotutako hiztegia ikasteko), igerilekua, jinkana, antzerki-lantegia…

ADINA:

5 urtetik 15 urtera. Adinaren araberako talde homogeneoak. Plaza-kopuru mugatua

PREZIOAK:

Aurrekontu pertsonalizatu batetarako, jar zaitez gurekin harremanetan mesedez.

IZENA EMATEKO EPEA

Momentu honetan itxia dago