ENPRESETARAKO IKASTAROAK
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

ENPRESETARAKO IKASTAROAK

Ekonomia-aldaketek, korporazio handiek nahiz nazioarteko merkatuek eragin dute zenbait
hizkuntza menderatzea faktore erabakigarria izatea enpresa-munduan hobekuntza-aukerak
aprobetxatzeko; izan ere, tokian tokiko hizkuntzan edo gure negoziokideen hizkuntzan
mintzatzeak aukera ematen digu gure errealitatea modu hagitzez zabalagoan ulertzeko, eta
proiektuaren arrakastaren edo porrotaren arteko aldea izan daiteke hori.

Aldaketa horietaz ohartuta, Acorn Quality Language Learningen, posible dugun guzia egiten
dugu enpresa bakoitzean ikaskuntza-prozesua errazteko. Horretarako, gure esperientzia
zabalaz eta gure profesionaltasunaz baliatzen gara sektore bakoitzerako egokiak diren
programak diseinatzeko. Halaber, ohartzen gara zein zaila den lan-bizitza bertze edozein
proiekturekin bateratzea; horregatik, malgutasunez jokatzen dugu, bai ordutegiekin, bai
ikastaroen diseinuarekin, enpresen eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitu ahal izateko.

NOLA LORTZEN DUGU?

  • Helburuak elkarrekin zehaztuko ditugu. Enpresak zer behar duen zehaztuko du, baita zer helburu lortu nahi dituen eta zer denbora-epetan ere, eta, Acorneko kudeaketa-arduradun batekin batean, plan eta estrategia egokienak sortuko dituzte horiek eskuratzeko.
  • Maila-testa dohainik, eta horren emaitzetatik abiatuta aholkularitza akademikoa pertsonalizatua hasiera-hasieratik.
  • Sorterriko irakasle-taldea, tituludunak eta korporazio handietan hizkuntzak irakasten esperientzia handia dutenak.
  • Ordutegi-malgutasuna, 24 ordu lehenago eskolak bertan behera uzteko eta berreskuratzeko aukerarekin.
  • Eskola dinamikoak, maila bereko talde ttikietan edo bakarkako eskoletan.
  • Jarduerak eta eskola-materiala bat datoz pertsona bakoitzaren helburu espezifikoekin.
  • Eskolak enpresaren instalazioetan nahiz gure instalazioetan eman ditzakegu.
  • Hileroko txostenak, etortzeak eta ez-etortzeak eta ikasle bakoitzaren aurrerapenak.
  • Mediateka bat, kontsultak egiteko edo material osagarria etxera eramateko.
  • Campus birtualera dohainik sartzeko aukera; han, eskoletan landutakoa osatu ahal izanen duzu, ezagutzak sakondu eta partekatu, multimedia-materiala erabili eta edozein tokitan zaudela aitzinera egin. Campus Birtualari esker, ikastaroaren erritmoari jarraitu ahal izanen diozu, nahiz eta arrazoiren batengatik eskoletara ez etorri.

IKASTARO-MOTAK

  • TALDE TTIKIAK. Modu orokorrean eta beren lan-jardueraren testuinguruan hizkuntza-
    maila hobetu nahi duten profesionalentzat prestatuak. Talde ttikiko saioak, sektore
    horretan esperientzia handia duen jatorrizko ikasle batek gidatuak eta taldeak
    eskatzen dituen ordutegiekin eta maiztasunarekin.
  • BANAKAKO ESKOLAK. Hizkuntzaren arloetako batean laguntza espezifiko bat behar
    duten profesionalentzat bereziki pentsatuak, edo egoera berezi batengatik —proiektu
    baten aurkezpen bat dela, konferentzia bat dela, nazioarteko biltzar bat dela edo,
    bertzerik gabe, negozio-bidaia bat dela— hizkuntza baten ezagutzak berrikusi behar
    dituzten edo hizkuntzaren hastapenak eskuratu behar dituzten profesionalentzat.

Bi ikastaro-mota horietan, enpresaren beraren instalazioetan nahiz gure instalazioetan
ematen ahal dira eskolak; guttienez, ordubeteko saioak egitea gomendatzen da, eta
Europako Erreferentzia Markoak ezartzen dituen maila guziak ematen dira.

HIZKUNTZAK: Ingelesa, frantsesa, alemana, euskara, txinera eta gaztelania atzerriko
hizkuntza gisa.

 

PREZIOAK: ESKATU AURREKONTU PERTSONALIZATUA

Posta: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu