GAZTETXOENTZAKO INGELES-IKASTAROA
PDF fitxategia Inprimatu E-posta

IN USE

Ingelesa menderatzea, gaur egun, nahitaezko tresna bihurtu da, ikasketetan aitzinera egiteko, lanean hobetzeko edo, bertzerik gabe, sarean dagoen informazio pila hori eskuratu ahal izateko. Horregatik, ingelesa ikastea ezinbertzeko beharra da.  Hala ere, Acorn Quality Language Learningen, badakigu denek ez dutela interes bera ingelesa ikasteko, eta denok ez dugula metodo beraren bidez ikasten; horregatik, bi modalitate proposatzen ditugu gaztetxo bakoitzaren helburuen arabera.

Gaztetxoentzako Ingeles Ikastaroa, hizkuntzarekiko motibazio berezia duten neska-mutikoentzat eta giro pertsonalizatuagoan eta beren interesetik hurbilago dagoen ingurunean aitzinera egin nahi dutenentzat.

Ingelesezko sakontze-eskolak, beren ikasmailan landutakoa osatzeko, eskolan ikasitako edukiak sakon berrikusi eta landuz. Errendimendua hobetuko dute modu dibertigarrian.

Acorn Quality Language Learningen uste dugu heziketa oso batek bertzeekiko harremana, ariketa fisikoa eta giza kontaktua sustatu behar dituela, baina ezin dugu ahantzi zein den gure inguruko errealitatea eta gure gazteak non hezten ari diren; horregatik, Acornen, aurrezko aurreko eskoletan oinarritutako metodologia baten alde egiten dugu; horretarako, irakaskuntza-talde gaztea eta dinamikoa dugu, eta, geletan, teknologia berriak erabiltzen ditu, laguntzarako tresna gisa. Arbel interaktiboa, liburu elektronikoak, ikus-entzunezko materiala, on-line bilaketak, gizarte-sareak… Horrek denak lagunduko die ikasleei ohartzera zein erabilgarria den ingelesa beren ikasketa- zein lan-prestakuntzan zehar etengabe lortu beharko duten informazioa eskuratu ahal izateko.

 

Acorn Quality Language Learningen nahi dugu ikaskuntza-prozesua hizkuntza bat ikaste hutsa baino gehiago izatea eta eskolako atetik haratago joatea; horregatik, gure Teen´s Cluba proposatzen dizuegu. Han, ingelesa erabili ahal izanen dute gure irakaskuntza-taldeak zuzendutako jarduera-programa baten bidez: lagunak egin, ezagutzak modu dibertigarrian trukatu, asteburu-pasak, futbola, zinema-foruma, atzerrira joateko aukera, udalekuak…

 

GAZTETXOENTZAKO IKASTAROA

11 urtetik goitiko gaztetxoentzako ikastaroa da, hizkuntzarekiko motibazio berezia duten neska-mutikoentzat eta giro pertsonalizatuagoan eta beren interesetik hurbilago dagoen ingurunean aitzinera egin nahi dutenentzat.

  • Maila-testa dohainik, eta horren emaitzetatik abiatuta aholkularitza akademiko pertsonalizatua hasiera-hasieratik.
  • Sorterriko irakasle-taldea, gaztea eta dinamikoa; tituludunak eta ingelesa irakasten esperientzia handia dutenak, motibatzeko gaitasuna dutenak eta edukia taldearen erritmo eta interesetara egokitu ahal izateko malgutasuna dutenak.
  • Parte hartzea sustatzen duten eskola dinamikoak, talde ttikitan, adin eta maila bertsukoak.
  • Irakasleek etengabeko ebaluazioa eta feedbacka egiten dute, ebaluazio-testaren bidez.
  • Hiru hilabetetik behin, gurasoekin bilduko gara. Bileran, zuen neska-mutikoak lortutakoaren berri emanen dizuegu; indartu beharreko puntuak, hobekien ematen zaizkionak, eta abar azalduko dizkizuegu.
  • Talde bakoitzaren adin eta interesetara egokitutako jarduerak; horiei esker, gramatika modu naturalean eskuratzen da; ahozko jarioa eta komunikazio-trebetasunak dira ikastaroaren gune nagusiak.
  • Mailari dagozkion material interaktiboak.
  • Mediateka bat, kontsultak egiteko edo material osagarria etxera eramateko.

IKASTAROAREN IRAUPENA:

Irailetik ekainera. (Badago aukera edozein unetan hasteko, maila-testa eginez)

MAIZTASUNA:

Astean 2 ordu, bi egunean behin, astelehenetik ortziralera.

ORDUTEGIAK:

16etatik 20etara astelehenetik ortziralera.

IKASLE KOPURUA GELA BAKOITZEAN:

Gehienez ere 9 ikasle.

MAILAK:

Maila guziak, Europako Erreferentzia Markoaren arabera.

ADINA:

11 urtetik 17 urte bitartera.

PREZIOAK:

Aurrekontu pertsonalizatu batetarako, jar zaitez gurekin harremanetan mesedez.

ESKOLA-EGUTEGIA:

Kontsultatu hemen 2014-2015 ikasturteko eskola-egutegia

 

ERREFORTZU-ESKOLAK

Hizkuntza-gaitasunetako errendimendua hobetu nahi duten gaztetxoentzako ingeles-ikastaroa da. Eskolako jardueren erritmo bertsua eramaten da, eta eskolan landutako kontzeptuetan sakondu egiten da.

 

  • Maila-testa dohainik, eta horren emaitzetatik abiatuta aholkularitza akademiko pertsonalizatua hasiera-hasieratik.
  • Sorterriko irakasle-taldea, gaztea eta dinamikoa; tituludunak eta ingelesa irakasten esperientzia handia dutenak, motibatzeko gaitasuna dutenak eta edukia taldearen erritmo eta interesetara egokitu ahal izateko malgutasuna dutenak.
  • Parte hartzea sustatzen duten eskola dinamikoak, talde ttikitan, adin eta maila bertsukoak.
  • Irakasleek etengabeko ebaluazioa eta feedbacka egiten dute ebaluazio-testaren bidez.
  • Jarduerak eskolan landutako edukietara egokitzen dira, eta, horietan, modu dibertigarrian sakonduko dute, ahozko jarioan eta komunikazio-trebetasunetan arreta berezia jarriz; horri esker, modu naturalean barneratzen da gramatika.
  • Eskolan duten mailari dagozkion material interaktiboak.
  • Mediateka bat, kontsultak egiteko edo material osagarria etxera eramateko.

IKASTAROAREN EZAUGARRIAK

IKASTAROAREN IRAUPENA:

Irailetik ekainera. (Badago aukera edozein unetan hasteko, maila-testa eginez)

MAIZTASUNA:

BANAKAKO IKASTAROAK: Guttienean, astean ordubete.

TALDEKAKO IKASTAROAK: 2 ordu, bi saiotan, bi egunean behin.

ORDUTEGIAK:

9etatik 22etara astelehenetik ortziralera. 9etatik 14etara larunbatetan.

IKASLE KOPURUA GELA BAKOITZEAN:

Gehienez ere 9 ikasle edo banakako eskolak.

MAILAK:

Maila guziak, Europako Erreferentzia Markoaren arabera.

ADINA:

11 urtetik 17 urte bitartera.

PREZIOAK:

Aurrekontu pertsonalizatu batetarako, jar zaitez gurekin harremanetan mesedez.

BANAKAKO IKASTAROAREN PREZIOA:

Eskatu aurrekontu pertsonalizatua.

ENGLISH SUMMER CAMP

UDA HONETAN, DIBERTITU ZAITEZ GUREKIN

Acornen, aukera dibertigarri bat proposatu nahi dizugu zure seme-alabek udan ingelesa ikasten segi dezaten. Gure Summer Camp proiektua oso-osoan prestatuta dago haurrek bere ingelesa hobetzen segi dezaten, modu natural eta progresiboan. Gure programan, egunero, bi eskola-ordu eginen dituzte, eta, gainerako denboran, josteta-jardueretan ibiliko dira, eskoletan barneratutako gramatika-egitura eta -kontzeptuak praktikan jartzen; halaber, gizarte-bizitzarako garrantzitsuak diren balioak sustatuko dira, hala nola, laguntasuna, talde-lana, elkartasuna eta dibertsitatearekiko errespetua.

Talde gazte, dinamiko eta ingelesdunak (sorterrikoa) zuzentzen eta koordinatzen du ikastaroa; gainera, esperientzia luzea du haurrei eta gazteei ingelesa irakasten. Talde horren ardura izanen da eduki teorikoak lantzea, gure metodo komunikatiboari segituz, baita gainerako jarduerak kudeatzea ere.

Ikastaroaren ezaugarriak

IKASTAROAREN IRAUPENA:

Badago aukera bi asterako nahiz hilabete osorako izena emateko.

MAIZTASUNA:

Ingelesezko 2 eskola-ordu, metodo komunikatiboa erabiliz, eta bertze 2 ordu, jarduera osagarrietarako.

ORDUTEGIAK:

9.30etik 13.30era

NOIZ IZANEN DA?:

2012/07/09tik 2012/08/03ra

PROGRAMAKO JARDUERAK

Txangoa mendira (ingurunearekin lotutako hiztegia ikasteko), igerilekua, jinkana, antzerki-lantegia…

ADINA:

5 urtetik 15 urtera. Adin eta maila bereko taldeak. Plaza-kopuru mugatua.

PREZIOAK:

Aurrekontu pertsonalizatu batetarako, jar zaitez gurekin harremanetan mesedez.

IZENA EMATEKO EPEA

Momentu honetan itxia dago